Zeharkako flauta joka

— Ricardo Oficialdegui

ISBN: 978-84-16013-25-8
Materia: Música
Edad: 6 – 8

Hemen aurkeztu dugun argitalpena zeharkako flauta jotzen ikasi nahi duten 6-8 urte bitarteko ikasleei zuzendua dago.
Partiturak irakurtzen eta interpretatzen ikasiko dute, modu atsegin, dibertigarri, ludiko, intuitibo, digital, interaktibo eta multimedian.
Melodia guztiek eskema bera jarraitu dute:
1. Sarrera
2. Doinua. Horietako asko errepikapenarekin.
     1. Berriz, sarrera.
2. Doinua lehen bezel
     3. Amaitzeko, koda doinu zenbaitetan.
Ikasleei doinuak irakasteko orduan beti talde-errutina berbera erabili da:
1. Gelan barrena dantzatzen dut, salto egiten dut, mugitzen naiz… doinua entzun bitartean.
2. Ta, Titi, Tiri-Tiri erabilita, doinua irakasten dut.
3. Orff perkusio-tresnekin doinua jotzen dugu.
4. Doinuaren partitura irakurri eta kantatzen dugu.
5. Doinua zeharkako flautaz jotzen dugu.
6. 3-4 ikasleko musika-taldeka obra zeharkako  flautaz interpretatzen dugu.”
IKT-ak baliatuta, honakoak aurkituko dituzu liburuan: doinuak audioaz lagunduta, doinuaren pultsua jarraitzeko, erritmoa kolpez eramateko eta azentua markatzeko ariketak, jarduera osagarriak eta glosario bat.