Saxofoia joka

— Ricardo Oficialdegui

ISBN: 978-84-16013-23-4
Materia: MĂșsica
Edad: 6 – 8

Hemen aurkeztu dugun argitalpena saxofoia jotzen ikasi nahi duten 6-8 urte bitarteko ikasleei zuzendua dago.
Partiturak irakurtzen eta interpretatzen ikasiko dute, modu atsegin, dibertigarri, ludiko, intuitibo, digital, interaktibo eta multimedian.
Melodia guztiek eskema bera jarraitu dute:
1. Sarrera
2. Doinua. Horietako asko errepikapenarekin.

1. Berriz, sarrera.
2. Doinua lehen bezala
3. Amaitzeko, koda doinu zenbaitetan.

Ikasleei doinuak irakasteko orduan beti talde-errutina berbera erabili da:

1. Gelan barrena dantzatzen dut, salto egiten dut, mugitzen naiz… doinua entzun bitartean.
2. Ta, Titi, Tiri-Tiri erabilita, doinua irakasten dut.
3. Orff perkusio-tresnekin doinua jotzen dugu.
4. Doinuaren partitura irakurri eta kantatzen dugu.
5. Doinua saxofoiaz jotzen dugu.
6. 3-4 ikasleko musika-taldeka obra saxofoiaz interpretatzen dugu.

IKT-ak baliatuta, honakoak aurkituko dituzu liburuan: doinuak audioaz lagunduta, doinuaren pultsua jarraitzeko, erritmoa kolpez eramateko eta azentua markatzeko ariketak, jarduera osagarriak eta glosario bat.